Herritarren kontsumo jasangarriagoa sustatzeko hitzaldia

Zerbitzu guztietara itzuli

Kontraesanetatik, kontzientzia hartzera

Hitzaldi honen asmoa litzateke udal eta erakunde publikoek jasangarritasuna sustatzeko egiten duten ahaleginari herritarrena gehitzea. Hitzaldian zehar, Lur planetak ingurumen arloan dauzkan erronken berri emango dugu. Ondoren, ura, energia, zaborrak edota kontsumo arduratsua bezalako gaiak jorratuko ditugu, hurrenez hurren. Hitzaldian zehar, animaziozko bideoak erabiliko ditugu azalpenak emateko.

Baina ez da hitzaldi arrunt bat izango. Hizlariak dioena entzun eta, besterik gabe, etxera itzultzekoa. Adibidez, bertaratzen direnek ur gutxiago kontsumitu eta kutsatzeko konpromisoak hartu beharko dituzte. Baita ere garraio publikoaren aldeko apustua egiteko edota zaborra ondo sailkatzeko. Herrian bertan kontsumitzea sustatuko dugu eta bertako ekoizleak eta herritarrak harremanetan jartzea ere bai, besteak beste.