Hiru fasetan banatutako prozesua da, gutxienez herritarren % 60aren parte-hartzea lortzea helburu duena. Hausnarketa indibiduala eta kolektiboa sustatuko ditugu. Prozesu honen beste helburu bat izango da gardentasuna. Herriko norbait kontratatuko dugu parte-hartze prozesu hori aurrera eramateko.
Hitzaldiaren helburua izango da, esandakoak entzun ondoren, gerturatzen diren herritarrek konpromisoak hartzea beren kontsumo-ohiturak jasangarriago egiteko.
Zero Zabor herri bihurtzeko bilketa sistemaren diseinua eta ezarpena eskaintzen dugu. Herri txiki eta ertainei bideratua. Erosoa, erakargarria eta herritarren adostasuna bilatuko duena. Frakzio guztiak arduraz eta ondo banatzea bermatuko duena.
Proiektu honen helburua da udalak jabetzan izan ditzakeen eraikin edo etxe hutsetan etxebizitzak egiteko prozesu bat antolatzea.
Kudeaketa publikoa eta sormena uztartzeko saioak. Udal batek modu desberdin batean erantzun nahi badie aurrean dituen erronkei, guk lagunduko diogu beste bide bat bilatzen eta zehazten. Ezinezko dirudiena egingarri bihurtzeko prozedurak sortuko ditugu.
Herritarrek eskura izan behar dute uneoro udaleko informazio guztia, modu irisgarrian. Hori horrela izan dadin zenbait irizpide eta proposamen aplikatuko ditugu zure jardunaren arabera.
Doako zigilu bat sortu eta sustatuko dugu kontsumo jasangarria egiten duten denda, jatetxe eta tabernak identifikatzeko, jardunbide egokiak dituzten negozioak nabarmentzeko eta heuren jarduera iraunkorrago izatea sustatzeko