Udalaren etxe hutsetan etxebizitzak

Zerbitzu guztietara itzuli

Etxebizitza berri bat, berrikuntza ordaintzearen truke

Udalak izaten ditu erabiltzen ez dituen eraikinak. Gainera, haietan ezer egiteko nahikoa dirurik ez eta, hutsik egoten dira askotan. Egia Aholkularitza Etikoak eskaintzen dizuen proiektuarekin etxebizitzak egin ahal izango dituzue dirurik gastatu gabe, ordainetan etxebizitza bat udalaren esku geratzeko baldintzarekin.

Hala, gidaritza eskaintzen dizuegu prozesu osoan: etxebizitzak egin ahal izateko egin beharreko aldaketa puntualetan eta arkitektoen lehiaketan nahiz bertan biziko diren bizilagunak identifikatzeko prozesuan. Modu berritzaile eta eredugarria izango da, hutsik dauden etxeak betetzeko.