Aurrekontu parte-hartzaileak

Zerbitzu guztietara itzuli

3 fasetan banatzen da
parte-hartze prozesua

Galdetegia
a

Hamasei urtetik gorako herritar guztiei galdetegi bat banatuko diegu etxez etxe. Bertan, udalak egiteko asmoa duen proiektuak aurkeztuko ditugu eta herritarrei aukera eskainiko diegu erabakitzeko zein proiektu eraman nahi dituzten aurrera. Horretaz gain, lehentasunen arabera ordenatuko dira aurrera aterako diren proiektu guztiak. Halaber, galdetegiak aukera emango die herritarrei beren iritzia emateko bestelako edozein erabakiren inguruan. Udala egiten ari den lanari edo beste edozein gairi buruzko iritziak bil ditzake. Galdetegia etxeetara banatzeaz gain, jasotzeko lana ere hartuko dugu, horrela bermatuz gutxienez herritarren % 60ak galdetegia bete duela.

Hausnarketa fasea
b

Galdetegitik jasotako emaitzak hausnarketa indibidualaren ondorio izango dira. Beraz, garrantzizkoa da norberak bere etxean hartutako erabaki horiek taldean eztabaidatzea. Herritar guztiak gonbidatuko ditugu hausnarketa fase honetara, baina ahalegin berezia egingo dugu herrian dauden talde edota erakundeetako ordezkarien presentzia bermatzeko eta, horrela, hausnarketa kolektiboa gehitzeko hausnarketa indibidualetatik ateratako emaitzei. Helburu nagusia da aurrera aterako diren proiektuak aberastea iritzi desberdin eta askotarikoekin. Helburu pedagogikoa ere izango du, parte-hartzaileek ariketa bat egingo baitute une bakoitzean herriak benetan zer behar duen identifikatzeko.

Urteko Herri Batzarra
d

Parte-hartze prozesuari amaiera emateko, Egia Aholkularitza Etikoak Urteko Herri Batzarra antolatzea proposatzen du. Ahal dela, herriko etxe bakoitzetik pertsona batek parte hartu behar luk Urteko Herri Batzar horretan. Hiru helburu nagusi izango ditu: batetik, udaleko diru kontuak azaltzea—zein izan diren sarrera eta gastuak eta zein den urte bukaerarako aurreikusten den itxiera, zein inbertsio egin diren, proiektuak zein enpresari esleitu zaizkion eta zein izan den horien kostua—.
Halaber, ordainketak nola gauzatu diren azaltzea, gardentasunez jokatzen duen udal bat izateko. Azkenik, galdetegiari eta hausnarketa faseari buruzko emaitzak emango ditugu eta herrian gauzatzen ari diren proiektuen berri ere bai