Doako jasangarritasun zigilua saltokientzat

Zerbitzu guztietara itzuli

Badira modu jasangarrian lan egiten duten denda, jatetxe eta tabernak. Zigilu baten bidez, bezeroek erraz identifikatu ahal izango dituzte.

Herriko kontsumoa gero eta jasangarriagoa izan dadin, bertako saltokien eguneroko jarduna jasangarriago egitea lortu nahi dugu, doako jasangarritasun zigilu honen bidez. Hala, urrezko zigilua emango diegu ur eta energia kontsumo arduratsua, bertako produktuen erabilera eta zaborren kudeaketa egokia egiten duten saltokiei. Kudeaketa ia perfektua dutenek zilarrezko zigilua eskuratuko dute eta, kudeaketa hobetu beharrean daudenek, berriz, brontzezkoa.

Saltokiek ez dute ezer ordaindu beharko zigilu hori izateagatik. Eskatzen zaien gauza bakarra da beren negozioa, pixkanaka, gero eta jasangarriago egitea. Beraz, urtez urte hobetzen dutenek aukera izango dute zigilu hobea jasotzeko.Zigilu horri esker, saltoki jasangarrien lan ona saritzeaz gain, bezeroek aukera izango dute arduraz jokatzen duten lekuak identifikatzeko.