Zuen herria Zero Zabor herri bilakatzeko diseinatutako zabor bilketa-sistema bat ezartzen lagunduko dizuegu. Behar diren kalkuluak egingo ditugu organikoa herrian bertan kudeatzeko behar diren azpiegiturak eta bestelako frakzio guztiak sailkatzeko birziklaguneak sortzeko. Gauzak ondo egiteak ondoriotzat izango du zaborren kudeaketagatik gutxiago ordaintzea; horregatik, zabor bilketa-sistema hau bereziki diseinatuko dugu bilketa-zerbitzuaren gastuak murrizteko. Herri eredugarri bihurtuko zarete.