Gorka Egia
Zer da Egia Udal-Aholkularitza?

Gero eta herri demokratikoagoak eta jasangarriagoak sustatzera bideratutako proiektuak diseinatu eta garatzera dator Egia Udal-Aholkularitza.

Nola?

7E formula aplikatuz. (1)Ekitea da gure xedea. Hitzetatik harago (2)Ezberdinak eta (3)Erakargarriak izango diren proiektuak diseinatu eta gauzatzea. (4)Emaitza (5)Esanguratsuak lortzea helburu izango duten proiektuak. Orain arte egiten dena (6)Eraldatzeko eta modu (7)Eredugarrian kudeatzen diren herriak sustatzeko asmo irmoz.

Eskaintzen ditugun proiektuak ezagutu nahi dituzu?
Herritarren kontsumo jasangarriagoa sustatzeko hitzaldia
Doako jasangarritasun zigilua saltokientzat
Aurrekontu parte-hartzaileak
Udalaren etxe hutsetan etxebizitzak
Zero Zabor herri bihurtzen hasteko jarraibideak
Zein izango da gure belaunaldiak datozenei egingo dien ekarpena?
Jasangarritasuna

"Bizitza bera galzorian dago Lur planetan."

Iraunkortasuna lehen mailako premia bihurtu da. Gainera, mundu mailako erronkei maila lokaletik erantzun beharko zaie. Hurbilen dauden administrazioak eta herritarrak lankidetzan jartzea izango da egoera iraultzeko berme bakarra. Arduraz jokatzeko ordua iritsi da.

Parte-hartzea

"Demokrazia lau urtez behin bozkatzea baino askoz ere gehiago da."

Herritarrei benetako aukerak eskaini behar zaizkie udaleko erabakietan zeresana izateko, kualitatiboki eta kuantitatiboki esanguratsuak izango diren parte-hartze prozesuak martxan jarriz.

Gardentasuna

"Ustelkeria kasuek erakunde publikoen izen ona zikindu dute. Gardentasunez jokatzea da zuzen jokatzen duten instituzioen egitekoa, izen ona eta errespetua berreskuratu ahal izateko."

Bermatu behar da herritarrek badutela aukera informazioa eskuratzeko modu erraz, argi eta erakargarrian.

Sormena politikan

"Administrazio publikoak ez du zertan gris kolorekoa izan."

Nekez erantzungo diegu gaur egungo erronkei orain arte bezala jokatuta. Betiko moduari eutsiz gero, nekez erakarriko dugu gaur egungo belaunaldia administraziora. Aurrekoek beren ekarpena egin zuten moduan, guk ere utzi beharko dugu gure arrastoa udal kudeaketarako eredu berriak eraikiz. Kolorezta ditzagun erakunde publikoak sormena erabiliz.

Gorka naiz, ezagut nazazu.